Loinatz jaietako kartela aukeratzeko bozka eman dezakete herritarrek
Sei diseinu daude aukeran. Internet bidez edo udaletxera joanda eman daiteke bozka.
Maiatzaren 19tik 28ra ospatuko diren Beasaingo Loinatz jaietako kartela aukeratzeko bozka eman dezakete herritarrek. Sei diseinu desberdinen artean aukeratu beharko dute. Epaimahaiak banatu ditu 50 puntu, eta orain herritarren bozketak, beste 50 puntu banatuko ditu.
Bide desberdinak daude aukeran. Bata da, www.beasain.eus webgunean sartu eta bertan agertuko diren sei lanen artean eman beharko dute bozka. Eta bestea da, aurrez aurreko aukera baliatuz, udaletxera gerturatu eta udaletxeko sarrera nagusian kokatu duten ontzian gustuko diseinuaren alde fitxa sartzea.
Lanak saritzeko garaian kontuan izango diren irizpideak honako hauek dira: Loinatz jaiekin edota Beasaingo ohiturekin lotura izatea, lehiaketaren helburuarekin lotura izatea (jaiak iragartzea), sormena, teknika, ideia berriak. Haur zein helduen kartel irabazleak maiatzaren lehenengo astean jakinaraziko dira.