Nerea Santosen kartela aukeratu dute herritarrek Azintzio jaietarako
424 boto jaso dira guztira, eta hautatuak 102 izan ditu. Lehiaketara 8 diseinu aurkeztu ziren.
2023ko Legorretako Azintzio jaietarako Nerea Santosek egindako kartela aukeratu dute herritarrek. Kartelean udaletxeko balkoia ikus daiteke, eta bertatik zintzilik, herritarrek janzten dituzten blusak. Zortzi diseinu proposamen aurkeztu ziren lehiaketara, eta herritarrek haien botoekin aukeratu dute irabazlea. 424 boto eman dituzte guztira, eta hautatuak 102 jaso ditu. Lehiaketan bozka eman dutenen artean gazta bat zozkatu da eta Jose Mari Madina Lasa izan da irabazlea.