CAF enpresako ataria eraisteko lanak hasi dira
14:00ak aldera hasi dira hondeamakinak eraikina eraisten. Helburua da, Oria ibaia zabaltzea.
Arratsaldeko 14:00ak pasata hasi dira Beasaingo CAF enpresaren ataria eraisten. Beasaingo ondare industrial eta historikoaren parte da eraikina. Gaur baina, eraisketa lanekin hasi dira, Oria ibaia zabaltzeko helburuarekin. Hona hemen hondeamakinak lehenen pareta bota dueneko unearen bideoa: