Gure Zirkua Lazkaon egongo da maiatzaren 19tik ekainaren 3ra
Zortzi egunetan egingo dituzte saioak, horietako hirutan bikoitzak; guztira 11 emanaldi. Sarrerak gaur jarri dituzte salgai.
Gure Zirkuak 2018ko uztailean Ordizian egin zuen ikuskizunaren irudian. Argazkia: Aimar Maiz Gure Zirkua Goierrira itzuliko da maiatzean. Lazkaon egingo du geldialdia oraingo honetan, maiatzaren 19tik ekainaren 3ra.
Zortzi egunetan egingo dituzte saioak, horietako hirutan bikoitzak; guztira 11 emanaldi. Sarrerak gaur jarri dituzte salgai, 13 euroan.
2018an Ordizian eta Urretxun egon zen Gure Zirkua, eta 2019an Araman.
GURE ZIRKUA LAZKAON. SAIOAK
- Maiatzak 19, ostirala: 19:00
- Maiatzak 20, larunbata: 16:30 eta 19:00
- Maiatzak 21, igandea: 18:00
- Maiatzak 26, ostirala: 19:00
- Maiatzak 27, larunbata: 16:30 eta 19:00
- Maiatzak 28, igandea: 18:00
- Ekainak 2, ostirala: 19:00
- Ekainak 3, larunbata: 16:30 eta 19:00













