Izalberri hautesle taldea babesteko sinadura ematea
Idiazabaldar talde bat «indar berrituta» aurkeztuko da datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara Izalberri izenarekin. Hautesle taldea eratzeko herrian erroldatutako herritarren babesa behar dute, eta horretarako sinadura orriak jarri dituzte eskura udaletxean. Bihar eta ostegunean 9:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara egongo da sinatzeko aukera udaletxean bertan.