Izaskun Igoa izango da Zegama Lantzen taldearen alkategaia
Izaskun Igoa Arizkorreta izango da Zegama Lantzenen zerrendaburua datozen maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira, taldetik jakinarazi dutenez. Legealdi honetan kultura eta gazteria zinegotzia izan da Igoa eta badu esperientzia udal jardunean.