Rafa Gorrotxategiren Txokolatearen Museoaren kide izendatu dute Nisa Goiburu
Kepa Junkera, Ama Jatetxeko Javi Rivero eta Gorka Rico, eta Shole Martin ere izendatu dituzte museoaren lagun.

Tolosan bizi den Nisa Goiburu diziplina arteko artista ordiziarra Rafa Gorrotxategiren Txokolatearen Museoaren kide izendatu dute. Kultura eta sukaldaritza komunitateko lau kide izendatu dituzte museoaren lagun: Nisa Goiburuz gain, Kepa Junkera, Ama Jatetxeko Javi Rivero eta Gorka Rico, eta Shole Martin. Rafa Gorrotxategiren eta Olatz Peron Tolosako alkatearen eskutik, omenaldi gisa, bakoitzak txapel bana jaso du.