Ramon Lasa Urkizuk ehun urte bete ditu gaur
Legorretarra da jaiotzez, baina 3 urte zituela iritsi zen Legazpira. Gaur Santikutz egoitzan bizi da.
Ramon Lasa Urkizuk ehun urte bete ditu gaur, eta familiakoekin eta Santikutz egoitzako langileekin ospatu ditu. Udalaren aldetik Koldobike Olabide alkatearen eta Maite Lonbide zinegotziaren bisita ere izan du, eta lore sorta oparitu diote.
Lasa 1923ko apirilaren 19an jaio zen Legorretan, eta 3 urte zituenetik bizi da Legazpin, tarte batez Tolosan eta Ibarran bizitzen izan bazen zere. Legazpin, Patricio Elorza lantegian egin zuen lan gazte-gaztea zela, eta herrira itzulitakoan, Patricio Echeverria lantegian hasi zen, bertan ia 33 urte eginez, batez ere torneatzaile gisa.