Santikutz jaietako familia bazkarirako txartelak salgai daude
Lekanazpi elkarteak prestatutako haragi paella izango da plater nagusia. Hilaren 26a da txartelak erosteko azken eguna.
Legazpiko Santikutz jaietan maiatzaren 2rako haurrei eta haien gurasoei zuzenduta antolatu den familia bazkarirako txartelak salgai daude. Bazkaria 14:30ean izango da, Euskal Herria plazan. Txartelak 4 eros daitezke Gurrutxaga, Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan, hilaren 26ra arte.
Lekanazpi elkarteak prestatutako haragi paella izango da bazkariko plater nagusia. Edariak eta bazkal ondorengoak norberak eraman beharko ditu. Bazkari osoa ere eraman dezake norberak. Udalak, bere aldetik mahaiak eta aulkiak jarriko ditu, eta amaieran dena txukun uzteko edukiontziak ere bai.