Bizikletentzat puzgailua eta tresnak jarri dituzte Lazkaon
Txirrinduei oinarrizko konponketak egiteko tresnekin zerbitzua jarri du udalak Lazkaon, kiroldegiaren eta osasun zentroaren tarteko bizikleta-garbilekuan. Metalezko armario baten barruan, giltzak, alikateak eta beste erreminta batzuk daude, edonorentzat eskuragarri eta erabilgarri. Txirrindua zintzilikatzeko bi adar ditu aurrealdean, eta gurpilak puzteko puzgailua aldamenean Armarioa edonork zabal dezake, eta kablez lotuta daude tresnak.