2023/4/20

Zaldibian rallya begi onez ikusten dute inkestari erantzun diotenen %64k

Udalak egindako inkestan 333 lagunek parte hartu dute. Gehienek Goierri Rallyesprintaren aldeko iritzia dute. Begi txarrez, %25ek ikusten du kirol proba hori.

Ander Barandiaranek lehen saria lortu du Gourmet Quesos txapelketaren kategorietako batean

Ardi esnez gordinez egindako gazta erdi onduaren kategorian lortu du saria Idiazabalgo Gaztainaditxulo artegiko artzainak.

Iñaki Gurrutxaga

Dena prest dute Seguran larunbateko Zerain Segura mendi lasterketarako

Seigarren edizioa beteko du aurten Aizkorpeko lasterketak. Goierri Trail Kopako seigarren proba izango da, beste hiruren faltan. Guztira, 230 bat korrikalari espero dituzte.

Harro Hadi dinamika hilaren 29an bukatuko da, Algortan

Espainiako Poliziak Eustakio Mendizabal ‘Txikia’ tiroz hil zuenetik 50 urte bete ziren atzo. Belaunaldi horren naziogintza oinarri, susperraldi berri bati ekiteko dinamika da.

Laida Goiburu

Gazteek eta mugikortasun urria dutenek alokairurako laguntzak izango dituzte Beasainen

Udal gobernuaren aldeko botoekin atera dira aurrera neurri horiek. EH Bilduk eskatu du «diru sarreren araberakoa» izatea etxebizitzaren alokairurako laguntza eta «etxebizitza plan bat egitea» proposatu du. Euskara ikasteko diru laguntzak ere onartu dituzte.

Ariane Vierbücher

Legorretako EAJk hauteskundeetarako taldearen zerrenda aurkeztu du

Aitziber Meabe izango da zerrendaburua. Alderdiaren hitzetan, "udalak bizi duen lozorrotik ateratzeko eta herriak berezkoa duen dinamismoaren pare jartzeko giza taldea osatu" dute.

MIKEL BRAVO. ARGAZKILARIA ETA DISEINATZAILEA

«Ikatzan, bazkideen artean, asko ikasten da»

Ikatza elkarteak argazki ikastaroa antolatu du, eta Mikel Bravo Aldasoro (Legazpi, 1984) izango da irakaslea. Argazkilari profesionala da, baina proiektu pertsonalak ere lantzen ditu.

Tere Madinabeitia

Legazpiko Berdeak taldeak ez du ur txorroten parkerik nahi herrian

Ur erreserben egoera txarraren aurrean, arduragabekeriatzat jo dute proiektua, eta alternatiba jasangarriagoen alde egin dute.

'Made in Goierri' zikloaren hitzaldiak bideoan

Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak sarean jarri ditu otsail eta martxo bitartean antolatutako sei hitzaldien bideoak.

Iñaki Gurrutxaga

Haztegi ikastola eta Igartubeiti elkarlanean, baserria gaia lantzeko

Ezkioko baserri-museoak klasean erabiltzeko erremintak eta tresnak utziko dizkie Legazpiko ikasleei.

Batzar irekia eta Pote Filosofikoa antolatu ditu Arrano Kulturak

Batzarra larunbatean egingo dute eta hausnarketa saioa hilaren 25ean, Josebe Iturriotz ordiziarrak gidatuta.

A. Vierbücher

Paueko nazioarteko topaketan izan dira Goierriko palari gazteak

Aste Santuko oporretan, haur eta gazte mailetan lehiatu dira Olaberriko eta Ordiziako palariak. Emaitza onak ere lortu dituzte, esperientzia aberasgarriaz gain.

Zerain Landa Turismo Hiriburu izendatzeko botoa emateko azken egunak

Apirilaren 24ra arte eman daiteke botoa Escapada Rural webgunean. Irabazlea apirilaren 27an jakinaraziko dute. Promozio bideo bat kaleratu dute zeraindarrek. Albistea barruan dago ikusgai.

Iñaki Gurrutxaga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa