Legorretako EAJk hauteskundeetarako taldearen zerrenda aurkeztu du
Aitziber Meabe izango da zerrendaburua. Alderdiaren hitzetan, "udalak bizi duen lozorrotik ateratzeko eta herriak berezkoa duen dinamismoaren pare jartzeko giza taldea osatu" dute.
Legorretako EAJ-PNVk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako taldearen zerrenda aurkeztu du. 2023-2027 agintaldirako aurkeztutako taldeak “bere lanaren %100 herria hobetzeko eskainiko” duela adierazi dute, eta azpimarratu denak emakumeak direla. “Gizartean emakumeak duten indarraren islada”. Taldearen hitzetan, “azken urteotan udalak bizi duen lozorrotik ateratzeko eta herriak berezkoa duen dinamismoaren pare jartzeko taldea osatzea” izan dute helburu. Zerrendaburua eta alkategaia Aitziber Meabe izango da, eta ondoren, zerrendan doaz, hurrenez hurren, Garbiñe Garmendia, Ainara Amenabarro, Miren Rezola, Izaskun Latienda, Rebeca Valles, Lourdes Amondarain, Agurne Lasa eta Izaskun Zubeldia.