Anbulatorioa egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzearen aldeko kontzentrazioa
Atzo arratsaldean Zumarragako anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunea egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzearen aldeko kontzentrazioa egin zuten, 24/7 plataformak deituta. Ekitaldi jendetsua izan zen. Eguzkiak gogor jotzen zuen, baina bizilagunek tinko eutsi zioten. Ez daude murrizketak onartzeko prest.













