Liburuaren Eguna dela eta, Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak, +65 foroarekin elkarlanean, giza liburutegia antolatu du. Urretxuko liburutegira gerturatu direnek bost pertsonen bizitza ezagutzeko aukera izan dute. Helburua aurreiritziak gainditzea da.
Beraien bizitzaren berri eman dute bost herritarrak Javier Aguado kronista eta minerologia eta paleontologian aditua, Miguel Angel Gomez Aspaceko kidea, Mari Romero irakasle ohi eta idazlea, Dame Ndiaye senegaldarra eta Extremaduratik Euskal Herrira etorri zen Carmen Ortiz dira.