16. eskuz binakako pilota txapelketa herrikoian izena emateko epea hilaren 30ean amaituko da
Lehenengo fasea maiatzaren 8tik ekainaren 11ra bitartean jokatuko da, eta bigarren fasea ekainaren 14tik uztailaren 16ra. Finala uztailaren 19an izango da.
Ordiziako 16. eskuz binakako pilota txapelketa herrikoian izena emateko epea zabalik dago. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 30era arte izango dute aukera. Horretarako emaneurretaldea@gmail.com helbidera bidali behar dira bikotearen izen-abizenak, telefono bat eta izen-ematearen ordainagiriaren kopia. Izen-ematearen kostua 10 eurokoa izango da bikote bakoitzeko. Emaneurreren ES 59 2095 5073 01 1063785298 kontu korronte zenbakian sartu behar dira, izen-abizenak adieraziz.
Txapelketan parte hartu ahal izateko ondorengo baldintza hauetako bat behintzat bete behar da: Ordizian jaioa izatea, Ordizian erroldatua egotea, txikitatik Ordizian ikasi izana edo Ordiziarekin lotura estua eta jarraia izatea. Pilotan federatuta daudenek ezingo dute parte hartu, eta bikote bakoitzak gehienez ordezko pertsona bakarra izan dezake.
Txapelketaren lehenengo fasea maiatzaren 8tik ekainaren 11ra bitartean jokatuko da, 5 asteburutan. Bigarren fasea, berriz, ekainaren 14tik uztailaren 16ra jokatuko da (beste 5 asteburu). Final handia uztailaren 19an izango da.