Hogei pertsonako zerrenda osatu dute, aurreko lantaldea eta aurpegi berriak uztartuz.
Erik Galvez da alkategaia. "Talde berritua, gaztea, gaitasun handikoa eta Legazpiren alde lan egiteko ilusioz betea" da.
Maiatzaren 31n amaituko da, Mer Gomez-en 'La rebelión de las hienas' liburu aurkezpenarekin. Maiatzaren 13an 'Kantu bat gara' kontzertua izango da Barrena parkean, eta maiatzaren 17an, Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean, LGTBI diagnostikoa aurkeztuko da plazan.
Lehenengo fasea maiatzaren 8tik ekainaren 11ra bitartean jokatuko da, eta bigarren fasea ekainaren 14tik uztailaren 16ra. Finala uztailaren 19an izango da.
Ordiziako zenbait dendatan erosketak egiten dituztenen artean, 100 euroko 5 sari, 10 euroko 10 sari eta 25 euroko 20 sari banatuko dituzte.
Escapada Rural agentziaren aurtengo Landa Turismoaren Hiriburu izateko lehiaketaren finalean sartu da Zerain. Hamar finalista daude. Bidaiariek eurek erabakiko dute garailea, boto bidez.
Hirigintza hobekuntzak, gizarte zerbitzuen sustapena, enpleguaren sorkuntza eta ingurumena dira programaren lerro nagusiak.
Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako 16 laguneko taldea atzo aurkeztu zuten. Programa zehazteko zenbait ideia proposatu dituzte hautagaiek.
0 eta 4 urte arteko haurrentzako espazioa izango da, larunbat eta igandeetarako. Guraso edo arduradun batekin egon beharko dute.
600 lagun elkartuko dira. Mendi irteera egingo dute eta ondoren elkarrekin bazkalduko dute. Urteurrena 2020an izan zen, baina ezin izan zuten ospatu pandemia zela eta