Ordiziako EH Bilduk hautagaitza zerrenda aurkeztu du
Hogei pertsonako zerrenda osatu dute, aurreko lantaldea eta aurpegi berriak uztartuz.
Ordiziako EH Bilduk maiatzeko udal hauteskundeetarako hautagaitza zerrenda osatu du, eta gaur aurkeztu du Plaza Nagusian. Herritar asko inguratu dira ekitaldia ikustera, eta Adur Ezenarro Ordiziako alkate eta zerrendaburuak banan-banan aurkeztu ditu hautagaiak. 20 pertsonako zerrenda da, eta aurpegi berriak eta egungo udal gobernuko lan taldea uztartu dituzte. Aurreneko bostak gaur egungo taldean daude. Arlo ezberdinetan lan egiten duten belaunaldi ezberdinak ere uztartu dituzte. Jesus Mari Larizi taldeko argazki bat oparitu diote omenaldi gisa, urte luzetan egindako lanarengatik. Ekitaldiaren amaieran, inguratu diren herritarrekin argazkia egin dute.
Zerrenda:
1. Adur Ezenarro Agirre
2. Maitane Alvarez Garziandia
3. Jon Ander Caballero Zubelzu
4. Ainhoa Jimenez Goñi
5. Itsaso Muñoz Rodriguez
6. Manex Berzosa Irastorza
7. Marta Ortega Etxeberria
8. Ugaitz Garmendia Saldias
9. Jesus Mª Lariz Orbezabal
10. Aintzane Perez Urkia
11. Beñat Azurmendi Senar
12. Leire Luengo Perales
13. Joxi Azurmendi Altuna
14. Mariaje Arriaga Arruabarrena
15. Adur Mujika Mujika
16. Ana Navarro Lopez
17. Imanol Urrestarazu Garmendia
18. Edurne Saez Soto
19. Iñaki ‘Zapa’ Aizpuru Uriarte
20. Agus Zinkunegi Urdapileta