UGLEk Informatika zikloak eta Zibersegurtasuneko eta Fabrikazio Adimentsuko espezializazio ikastaroak eskainiko ditu
UGLEk bere eskaintza indartuko du, Informatika zikloekin eta Zibersegurtasuneko eta Fabrikazio Adimentsuko espezializazio ikastaroekin. Eskaintza berri honen helburua eskualdeko enpresen premiei erantzutea da.
Digitalizazioaren harira, informatikaren esparrua indartzeko beharra ikusi da. Hori dela eta, erdi mailako eta goi mailako informatika zikloak emango dira: erdi mailako mikfroinformatika sistema eta sareetako zikloa eta goi mailako sare informatika sistemen administrazioko zikloa.
Espezializazio ikastaroak ere emango dira. Goi mailako zikloen ondoren eskaintzen diren ikastaroak dira eta Lanbide Heziketako graduondoko edo masterraren eginkizuna dute: gaitasun maila gorena eskaintzea. Ikastaro hauetan unibertsitate ikasketak egin dituztenek ere izena eman dezakete. Ingeniariek, adibidez.
Bi espezializazio ikastaro emango dira: zibersegurtasunekoa eta fabrikazio adimentsukoa. Zibersegurtasuna funtsezkoa da lehiakortasuna bermatzeko eta profesional beharra kezkagarria da. Fabrikazio adimentsu ikastaroari dagokionez, eskoizpen prozesuetan teknologia berritzaileenak nola txertatzen diren irakatsiko da.