Zumarragako PSE-EEk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du gaur Antion. Horra hor zerrenda: Mikel Serrano, Rosa Maiza, Nerea Errasti, Jose Mari Bermejo, Arantxa Gonzalez, Iñaki Mendiluze, Marimar Iglesias, Marivi Portugal, Juani Requejo, Daniel de la Iglesia, Pedro Acosta eta Juan Mari Errasti.
1. Mikel Serrano Aperribai. Ingeniaritza ikasketak egin zituen. 2008tik gaurdaino, Zumarragako alkatea.
2. Rosa Maiza Garrido. Informatikan lizentziatua. Zinegotzia azken bi legealdietan.
3. Nerea Errasti Valle. Zuzenbidean lizentziatua. Zinegotzia azken legealdian.
4. Jose Mari Bermejo Vega. Eskualeko enpresa batetako kontablea. Zinegotzia 1995-1999, 1999-2003, 2015-2019 eta 2019-2023 legealdietan.
5. Arantxa Gonzalez San Vicente. 2003tik gaurdaino zinegotzia. Gizarte Zerbitzuetako batzordeko lehendakaria 2007tik gaurdaino.
6. Iñaki Mendiluze Otxoa. Zuzenbidean eta Nazioarteko Harremanetan lizentziatua. Ekonomia ikasten ari da. Lau hizkuntza hitz egiten ditu.
7. Marimar Iglesias Lorenzo. Administratibo eta erizaintza laguntzailea. Lau legealditan zinegotzia izan da.
8. Marivi Portugal. Zuzenbidean lizentziatua. Eusko Jaurlaritzako funtzionaria. UGT sindikatuaren delegatua. Zinegotzi izandakoa.