Urmenetak ‘Amaiur! Libera State’ liburua aurkeztuko du Idiazabalen
Apirilaren 23an ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, Asisko Urmeneta komikigileak Amaiur! Libera State liburuari buruzko solasaldi ilustratua eskainiko du Idiazabalen datorren astelehenean. Solasaldia udaletxeko areto nagusian izango da 18:30ean.
Gainera, apirilean zehar liburutegian liburuak maileguan hartu dituzten guztien artean liburuen zozketa egingo dute maiatzaren 2an. Eta liburuaren egunaren inguruko egitarauarekin amaitzeko, maiatzaren 15ean, Nerea Ibarzabal Idiazabalgo irakurle taldearekin bilduko da, Bar Gloria bere azken eleberriaren inguruan hitz egitera. 19:15ean izango da udaletxeko areto nagusian.