Igandean jokatuko dira belaunaldien arteko joko txapelketen bigarren edizioko finalak
Aurten, Buztintegiko jubilatuekin eta pentsionistekin batera, Domingo Agirre, Haztegi eta Olazabal ikastetxeak eta Lekanazpi, Ortzadar eta Danok Bat elkarteetako kideak ari dira parte hartzen.
Iazko arrakasta ikusita, herriko gainerako elkarteei gonbidapena luzatu, eta martxan jarri du Buztintegik Legazpiko belaunaldien arteko joko txapelketen bigarren edizioa. Aurten, Buztintegiko jubilatuekin eta pentsionistekin batera, Domingo Agirre, Haztegi eta Olazabal ikastetxeak eta Lekanazpi, Ortzadar eta Danok Bat elkarteetako kideak ere ari dira parte hartzen txapelketetan.
Bigarren edizio honetan ere karta eta mugimenduzko jokoak dira txapelketen oinarria: musa, tutea, briska, eskoba, seiko urrea eta punttua kartetan, eta igela, toka eta botea mugimenduzkoetan. Gizarte Zentroan jokatzen ari dira, hilaren 17an hasita, eta dagoeneko eginda dituzte museko, tuteko, briskako eta eskobako kanporaketak. Gaur eskobaren txanda da, bihar seiko urrearena, etzi igela, toka eta botearena.
Finalak igandean jokatuko dira, hilaren 30ean, Santikutz jaien barruan, Gizarte Zentroan, 12:00etan hasita.