Iñaki Agirre Jauregi izango da Legorretako EH Bilduren alkategaia
Hamabi herritarrek osatzen dute zerrenda. Taldeak hautagaitzaren "ilusioa, ekimena, gertutasuna eta konpromisoa" azpimarratu ditu. Legorreta 2030 plan estrategikoa izango dute helburu.
Legorretako EH Bilduk maiatzeko hauteskundeetarako hautagaitza zerrenda osatu du. Iñaki Agirre Jauregi izango da alkategaia, eta beste 11 herritarrek osatu dute hautagaitza. Taldeak hautagaien “ilusioa, ekimena, gertutasuna eta konpromisoa” azpimarratu ditu, eta gehitu du “herritar talde plural batek” osatzen duela zerrenda. “Ezagunak dira: era aktiboan parte hartzen dute herriko taldeetan eta ekitaldietan. Udalean ere horixe izango dute ezaugarri: legorretarrengandik gertu aritzea, udaletxeko ateak alderik alde irekita edukitzea, eta herritarren alde lan egitea”.
Programa lantzen ari da EH Bildu, baina aurreratu du zein izango den datorren agintaldiko iparrorratza: Legorreta 2030 plan estrategikoa. “Prozesu horretan jasotako egitasmoak gauzatzea izango da hurrengo agintaldiko helburu nagusia. Horixe baita gure zeregina: herritarrengandik jasotako proposamenak bideratzea, etorkizuneko Legorreta asmotik errealitatera eramatea”.
Hautagaien zerrenda:
1. Iñaki Agirre Jauregi
2. Maddi Jauregi Gaztañaga
3. Odei Lopez Larrauri
4. Carmen Mendez Calvo
5. Beñat Jauregi Nazabal
6. Izarne Larrea Olano
7. Ametz Gurrutxaga Murua
8. Gorka Arretxe Dorronsoro
9. Nekane Zabala Lizarribar
10. Zelai Amenabarro Goikoetxea
11. Eneko Garmendia Uribe
12. Nekane Maiz Jauregi