‘Luze edo Motz’ antzerki saioa larunbatean, Ezkion
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen eskutik, Luze edo Motz bakarrizketa saioak ikusteko aukera izango da larunbatean, Ezkioko udaletxeko ganbaran, 19:00etan.
Bakean dagoena bakean utzi emankizunaren haritik jarraituz, generoa hartuko dute umoregai ikuskizun honetan ere Martiarenak eta Torregaraik, gizartea zertan geratzen den luze eta zertan motz galdetzeko. Hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak edo sexua izango dituzte hizpide, besteak beste.