Plazako estalpeko zati bat erori da, baina ez da kalteturik izan
Eremua hesitu du udalak. Bihar konponketa lanekin hasiko dira.
Plaza Nagusiko estalpeko zati bat erori da gaur goizean, 11:00k aldera. Ez da kalteturik izan. Asteazkena izanda, azokako postuak zeuden plaza barruan zein inguruetan. Udalak jakinarazi duenez, zati “txiki bat erori da, eta “zorionez ez du kalterik eragin”. Inguruko postuetako baten atzera erori da. Sustoaren ondoren, normaltasunez jarraitu du azokak. Eremua hesitu du udalak. Bihar konponketa lanekin hasiko dira.