Udal eta Foru Hauteskundeetarako behin-behineko zerrendak argitaratu dituzte
Zerrendei alegazioak aurkezteko epea dago, eta astelehenean aldarrikatuko dituzte zerrenda ofizialak. Goierriko udalerrietako hautes-zerrendak hiru batzordetan banatuta daude: Tolosakoan, Azpeitikoan eta Bergarakoan. Kontsultatu denak albiste barruan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur argitaratu ditu 2023ko Udal eta Foru Hauteskundeetako behin-behineko zerrendak. Orain alegazioak aurkezteko epea dago, eta behin betikoak datorren astelehenean argitaratuko dituzte.
Goierriko udalerrietako hautes-zerrendak hiru batzordetan banatuta daude: Tolosakoan, Azpeitikoan eta Bergarakoan.