Zeraingo EH Bilduk hautagaien zerrenda aurkeztu du
Gorka Urteaga izango da zerrendaburua.
Zeraingo EH Bilduk udal hauteskundeetarako «genero, adin eta auzo ezberdinetako herritarrez osatutako» zerrenda aurkeztu du. Gorka Urteaga izango da zerrendaburua.
Prentsari zabaldutako oharrean horrela diote:
«Udal gobernua sistematikoki berritzea lortzen dugu. Urteotan herrian bizi izan dugun tentsioak bultzatu gaitu hautagaitzara, herriak haize berri bat behar duela irizten baitugu. Azken bi legealdi hauetan Zeraingo EH Bilduk egindako lanari ilusio handiz hartuko diogu lekukoa, horretarako, herritarren proposamenetatik abiatuta landu dugu herri programa. Emandako urrats guztiekin egoera berri batera hurbiltzen ari gara, ahots, gogo, energia eta iniziatiba berriak sortzen ari dira poliki-poliki elkarbizitzarako bidean».
Hau da osatutako zerrenda:
1.Gorka Urteaga Zapiain
2.Arantzazu Gereñu Barriola
3.Aroa Saez de Egilaz Junquera
4.Haitz Balerdi Aierbe
5.Andoitz Apaolaza Saizar
6.Olatz Aramburu Iñurrategi
7.Fermin Mendia Zuntzunegi
8.Josu Etxeberria Garcia
9.Oroitz Altuna Zubeldia