Agirrezabalaga-Agreda eta Perez-Arana, pilota finalean
Aitor Agreda-Markel Arrizabalaga eta Ander Perez-Koldo Arana bikoek jokatuko dute pilota txapelketa herrikoiko finala
Gazteak, pilotan, kontsolazio eta final handiaren artean / T. Madinabeitia - Goierriko Hitza Larunbatean 17:00etan jokatuko dute herriarteko pilota txapelketaren finala Urbeltzen, Aitor Agreda-Markel Arrizabalaga eta Ander Perez-Koldo Arana bikoek. Goizean,11:00etan haurren txapelketaren finalak jokatuko dira aurrebenajmin, benjamin eta kimu mailetan. Maiatzaren 3ko profesional mailako karteldegia, berriz, honako hau da: Victor-Erostarbe eta Alberdi-Ugartemendia lehen partidan, eta Altuna III-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena, partida nagusian.












