Zirkulaziorako eta aparkatzeko mugak jaietan zehar
Legazpiko Plazaola kalea / T. Madinabeitia - Goierriko Hitza Jaien ondorioz, erdigunera ezingo da kotxez sartu, garajeetara joateko izan ezik. Ibilgailuentzat errepidea moztuta egongo da ostiralean 19:00etatik aurrera eta maiatzaren 1ean eta 2an. Maiatzaren 1ean ezingo da aparkatu papertegiko aparkalekuan, eta 2an Kale Nagusian, goizez. Haztegiko patioa egokituko dute aparkatzeko, 2ko iluntzean izan ezik













