Logo lehiaketa eskolaren 50. urteurrenaren harira
Ormaiztegiko San Andres herri eskolak 50. urteurrena bete du. Horren harira antolatuko diren jardueretan erabiltzeko logo bila dabiltza eta lehiaketa deitu dute. 14 urtetik gorako edozein herritarrek hartu dezake parte lehiaketan, eta parte hartzaile bakoitzeko diseinu bakarra aurkeztu ahal izango da.
Logoak PNG eta TIF formatuetan aurkeztu beharko dira ahalik eta erresoluzio handienarekin. Parte hartzaile bakoitzak beste artxibo bat ere aurkeztu beharko du logoan transmititu nahi duenaren azalpen txiki batekin. Diseinuak jatorrizkoa eta argitaratu gabekoa izan beharko du.
Maiatzaren 31ra arte aurkeztu daitezke lanak urteurrena@sanandresoarmaiztegi.net web gunean. Irabazlea ekainaren 9an emango da jakitera eta 150 euroko saria jasoko du.