Santikutz festetako haurren eta gazteen danborrada 210 danbor-jotzailek hartu dute parte. Musika banda eta Ormazarreta zalditegiko kideak ere izan dira
Ibarrako txirrindulariak 23 segundoko aldea atera die tropelean bigarren eta hirugarren postuan sartu diren Thomas Silvari eta Alex Diazi. Laboral Kutxak irabazi du taldeko saria.
"Agintarien jokabidearekin oso haserre" agertu da nekazal sindikatua. Larre irekieraren harira, "ospatzeko ezer gutxi" dutela adierazi dute.
12:00etan suziria jaurti dute eta artalde eta aziendak mendira eraman dituzte. 1.040 behi, 910 behor eta 16.100 ardi larratuko dira aurten Aralarren. Azoka postuak, bertsolariak edota aizkolariak izan dira irekiera festan.
Mendi lasterketetako lehenengo proban, Calamorro Skyrace lasterketa, bederatzigarren geratu dira bi goierritarrak.
Izen ematea bihartik maiatzaren 9ra arte egongo da zabalik. Udaleku zerbitzua ekainaren 22tik uztailaren 28ra luzatuko da. Gaztelekuko ekintzak nerabeekin adostuko dira maiatzean.