Belaunaldien arteko joko txapelketek badituzte irabazleak
Igandean jokatu zituzten finalak Gizarte Zentroan. Txapelketen bigarren edizioa izan da, eta Buztintegiren gonbidapenari erantzunda, herriko beste elkarte batzuk eta ikastetxeek parte hartu dute.
Buztintegi elkarteak herriko belaunaldi desberdinak elkartzea lortu du aurten ere, urteroko karta eta mugimendu jokoen txapelketak bigarren aldiz Legazpi osora zabalduz. Belaunaldien arteko jokoen txapelketa hauetan Domingo Agirre, Haztegi eta Olazabal ikastetxeek eta Lekanazpi, Ortzadar eta Danok Bat elkarteko kideak parte hartu dute, Buztintegiko jubilatuekin eta pentsiodunekin batera.
Ohi bezala, musa, tutea, briska, eskoba, punttua eta seiko urrea izan dira karta jokoak, eta igela, toka eta botea mugimenduzkoak. Kanporaketak apirileko azken bi asteetan jokatu dituzte Gizarte Zentroan, eta finalak igandean izan dira. Sari banaketa ekitaldiaren ondoren, taldeko argazkia atera zuen irabazleek eta udal agintariek.
SARIDUNAK
Mus
1. Juan Pedro Agirre-Juan Mari Iñurritegi
2. Jesus Paredes-Antonio TocinoTute
1. Valentin Terradillos-Manuel Fernandez
2. Patxi Gustiz-Victor RuizBriska
1. Peñi Lasala-Javier Fraile
2. Fabiola Martinez-Mari Luz BarberoEskoba
1. Begoña Zubia-Crisanto Sevillano
2. Lierni Asurabarrena-Maria Lizarralde
Seiko urrea
1. Pili Portilla-Joxepi Soraluze
2. Clarita Perez-Africa GomezPunttu
1. Bittori Garcia-Esther Galarza
2. Mireia Aparicio-Imanol MontalvoIgela
1. Antonio Blazquez
2. Pili BadiolaToka
1. Jesus Arranz
2. Hodei UrrizaBotea
1. Samuel Martinez
2. Maria Asun Arrizabalaga