Herriko bi txapelketen ondoren, pilota profesionala bihar
Sarrerak Urbeltz pilotalekuan bertan egongo dira salgai egun osoan zehar, goizetik hasita.
Haurren pilota txapelketako irabazleak. ARGAZKIA: Mikel Bravo Ohikoa den bezala, bihar Santiktuz eguna profesional mailako pilota partidak jokatuko dira Urbeltz pilotalekuan, 17:30etik aurrera. Lehen partidan Victor-Erostarbe eta Alberdi-Ugartemendia neurtuko dira, eta gero Altuna III-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena.
Sarrerak Urbeltzen daude salgai(10:00- 13:30, 16:00-17:30), pertsonako bost gehienez. Eseritako sarrera 35 euro da, eta zutikakoa, 18 euro.
Herriko txapelketak
Joan den larunbatean herriko bi pilota txapelketetako finalak jokatu ziren. Goizean, haur mailakoak izan ziren: pre-benjaminetan, Madina-Asurabarrena 15, Unai -Martin 16 (A finala), eta Joanes-Oinatz 9, Irai-Unai 16 (B finala); benjaminetan, Mendizabal-Aner 15, Cruz-Erostarbe 16 (A) eta Ur-Hodei-Ibai 15, Asurabarrena-Luka-Chefrad 16 (B); alebinetan, Eñaut-Urko 5, Ganix-Eneko 16 (A) eta Maddi-Oier 13, Marko-Danel 16 (B))
Nagusien txapelketa Ander Perez-Koldo Aranak irabazi zuten, eta txapeldunorde Aitor Agreda-Markel Arrizabalaga geratu ziren.
Bi txapelketak Legazpiko Gazteak pilota elkarteak antolatu ditu.

Nagusien pilota txapelketako irabazleak: Ander Perez eta Koldo Arana. ARGAZKIA: Josu Altzelai

Nagusien pilota txapelketako txapeldunordeak: Aitor Agreda eta Markel Arrizabalaga. ARGAZKIA: Josu Altzelai

Nagusien pilota txapelketako hirugarren sailkatuak: Alex Borges eta Anartz Agirre. ARGAZKIA: Josu Altzelai

Nagusien pilota txapelketako laugarrenak: Asier Iztueta eta Ioritz Deba. ARGAZKIA: Josu Altzelai













