2030 udal audientzia egin dute ikasleek udaletxean
Aurtengo ikasturtean energia kontsumoak, energia berriztagarriak, pobrezia energetikoa edota klima-aldaketa landu dituzte Jakintzako eta Oiangureneko ikasleek. Horren inguruko proposamenak elkarbanatu dituzte.
Atzo goizean 2030 udal audientzia egin zuten Jakintzako eta Oiangureneko ikasleek udaletxeko batzar aretoan. Ikasle, irakasle eta hezkuntza komunitateak, Eskolako Agenda 2030 programaren bidez atzematen dituzten arazoak lantzen dituzte urtero, horiei aurre egiteko. Ikasturte bakoitzean Garapen Jasangarriko Helburu bat lantzen dute, eta aurtengoan 7. helburuari heldu diote, energiaren bueltan. Gaia ikuspuntu ezberdinetatik jorratu dute. Energia kontsumoak, energia berriztagarriak, pobrezia energetikoak edota klima aldaketa izan dituzte aztergai.
Adur Ezenarro alkateak eta Maitane Alvarez alkateordeak ikasleen proposamenak entzun zituzten udal audientzia, eta haiek ere beraien proposamenak elkarbanatu zituzten ikasleekin.