Eguraldia epeltzearekin batera, tomateak iritsi dira plazara Azkoititik, eta hezurdun frutak ere bai Zuhaiztiko postuetara, azken horien artean, gerezia.
Ataunen ligako jaialdi bat jokatuko dute. Ekainaren 2an izango da finala. Bertsoak eta pilota uztartuko dituzte.
Ohiturari jarraituz, ezpata-dantza egin dute eguerdian Sustraiak dantza taldeko kideek plazan. Olaria saria ere eman du alkateak, Nagusilan elkarteari. Atzoko danborradan omenaldia egin zitzaien Floren Gutierrez, Eva Aztiria Mikel Gurrutxaga eta Inma Urtzelairi, azken urteetan egindako lanagatik.
Tourrak eskualdean egingo duen ibilbidea egin du bizikletan. Ekimena Goiturrek bultzatu du. Eskualdea «bere osotasunean» ezagutzeko aukera izan du txirrindulari ohi eta esatari espainiarrak.
Ostiralean herriarteko dantzari gazteen topaketa izango da, larunbatean zortzikoa, eta igandean Dantzari Txiki eguna.
Jon Plazaolak (Urretxu, 1982) ‘Tu-tum, platz!’ bakarrizketa aurkeztuko du ostiralean, 20:00etan, Tolosako Leidor aretoan. Plazaolak bakarrizketari bezala hasi zuen bere ibilbidea.
Lazkaok EAEko beste hamar udalerrirekin batera parte hartuko du. Herriko familiei dei egin diete, 0-6 urte bitarteko haurrak dituztenei. Izena eman behar da, eta datorren astean hasiko da.
Martin Aramendi alkategaiarekin batera, 9 hautagai eta 8 ordezko izendatu dituzte.
Alkartasuna Lizeoko bosgarren eta seigarren mailako ikasleek ‘Leihotik begira’ horma irudia gaur bukatuko dute. Arte ikasgelan, Xabier Anuntzibai artista beasaindarrekin batera garatu dute proiektua.
Chiu Wai maisuaren omenezkoa izango da
Gaztelekuan hartuko dute ostatu dozena bat lagunek, ostiraletik igandera. Larunbatean Usurbeko jaitsiera, saskibaloi saioa, paella jana edota monoziklo jolas eta tailerrak izango dira.
Aurtengo ikasturtean energia kontsumoak, energia berriztagarriak, pobrezia energetikoa edota klima-aldaketa landu dituzte Jakintzako eta Oiangureneko ikasleek. Horren inguruko proposamenak elkarbanatu dituzte.