I. Monoziklo topaketa egingo dute Itsasondon asteburuan
Gaztelekuan hartuko dute ostatu dozena bat lagunek, ostiraletik igandera. Larunbatean Usurbeko jaitsiera, saskibaloi saioa, paella jana edota monoziklo jolas eta tailerrak izango dira.
Asteburuan monoziklo topaketa egingo dute Itsasondon, I. Txatxoziklo Topaketa izenez. Dozena bat lagunek gaztelekuan hartuko dute ostatu eta haien monozikloekin ibiliko dira herritik. Hiru eguneko egitaraua antolatu dute, ostiraletik igandera. Ostiralean ongietorria eman ondoren, afaria egingo dute. Larunbaterako antolatu dituzte ekintza gehienak: bazkariak, tailerrak, DJa, txalaparta…
Hau da egitaraua:
Ostirala, maiatzak 5
- Ongietorria eta afaria.
Larunbata, maiatzak 6
- 9:00. Gosaria Itsasondoko gaztetxean.
- 10:30. Usurbeko jaitsiera.
- 15:00. Paella jana Itsasondoko elkartean.
- 18:00. Saskibaloia.
- 19:00. Monoziklo jolasak.
- 21:30. Afaria gaztetxean.
- 17:30-20:30. Trial egiteko paletak, monoziklo tailerra adin guztientzat, txalaparta, slack-line, jolasak eta DJ Adonay.
Igandea, maiatzak 7
- 9:00. Gosaria gaztetxean.
- 10:00. Urkiara mendi irteera.
- 11:00. Hamaiketakoa.
- 12:00. Urkiako jaitsiera.
- 14:00. Bazkaria gaztetxean.