Lehiaketa ugari eta parte-hartze handia izan dira Lazkaoko jaietan festa jartzaile

Kale-giro eta eguraldi bikainez gain, parte-hartzea ere handia izan da Lazkaon bukatu berri diren San Prudentzio jaietan. Astelehenean, 33. Bakailao Txapelketan 13 bikote aritu ziren. Haritz Otaegik eta Mikel Arizkorretak irabazi zuten, hiru plateren artean estu ibilita. Epaile Gina Saru, Ixi Mujika, Joxpi Intsausti, Joxean Aizpurua eta Valentin Ropero aritu dira.
Txosnetako patata-tortillak ere estimazioa izan du. Ostegun arratsaldean 18 bikotek parte hartu zuten. Gorka Alonsok eta Nerea jatetxeko Manuel andaluzak irabazi dute.
Herriko esku pilota txapelketan, San Prudentzio egunez bi final jokatu zituzten: bigarren mailakoan Mikel Intxausti-Ioritz Garmendia izan ziren irabazle, Beñat Beiztin eta Iker Izagirre bigarren. Final nagusian, Ander Garmendia-Aitzol Lasak 22-15 irabazi zieten Aitor Muruamendiarazi eta Joseba Barandiarani. Hogei bikote baino gehiago lehiatu dira, lehiaketan zehar.
Tokan, berriz, egundoko parte hartzaile mordoa aritu da: 87. Dantza solteko 41. txapelketa Lezoko Mikel Esnaolak eta Enara Artolak irabazi dute.
San Prudentzio gauean, V. Bikotekako Krosa jokatu zen. Haur mailetan lau lasterketa labur jarri zituen lehenbizi Antzar Korrikalariak taldeak. Ondoren, 21:00etan, helduen txanda izan zen. 124 korrikalarik parte hartu zuten, 62 bikote osatuta. Batera korrika egin behar izan zuten bikotekideek, 5 kilometro luzeko kale ibilbidean.
Sailkapena:
1. Adrian Pajares – David Martin, 15:20 minutu
2. Joseba Olaetxea – Aritz Garin, 15:22
3. Asier Estarriaga – Israel Arbizu, 16:03
Sailkapen osoa: Bikotekako krosa sailkapena

Dantza solteko txapelketa, maiatzaren 1ean./Oin-Arin

Patata tortilla txapelketaren irabazleak: Manu andaluza eta Gorka Alonso.

Toka txapelketako saridunak./Danak

Haurren bikotekako krosa, apirilaren 28an./Aimar Maiz

Helduen bikotekako krosa, San Prudentzio gauean./Aimar Maiz

Bakailao txapelketaren 33. ekitaldiaren irabazleak./Aimar Maiz

Urrezko Aizkolarien bakarkako lehiaketan parte hartu zuten kirolariak –aizkolariak eta harri jasotzaileak–. /Egur Sport