Lorea gimnasioak kung-fu liga bigarren aldiz antolatu du
Chiu Wai maisuaren omenezkoa izango da
Lorea gimnasioak wushu kung-fu ligaren beste edizio bat iragarri du. Bigarrena izango da. Baina oraingo honetan Chiu Wai maisuaren omenezkoa izango da. Lorea gimnasioko Txema Ruiz irakaslearen maisua zen eta duela aste batzuk hil zen.
Ligak hiru jardunaldi izango ditu. Aurrenekoa datorren asteburuan izango da, maiatzaren 13an. 10:00etan hasiko dira lehen borrokak eta 14:00etan izango dira finalak. Hiru jardunaldiak bukatutakoan puntu gehien duenak irabaziko du liga.