Udalak mozorro eguna antolatzeko bilera egingo du
Loinatz Jaietako mozorro egunean postuak antolatzeko dei egin die udalak herriko gazteei. Bihar elkartuko dira, 17:00etan, udaletxean. Ordutegia, musikaren bolumena, arautegia… eztabaidatuko dituzte. Kokapenaren zozketa ere egingo dute. Helburua elkarbizitza eta segurtasuna bermatzea da.
Ibaiaren garbiketaren inguruan ere hitz egingo dute. Postuak Oriaren ertzean jartzen direnez, zabor askok uretan amaitzen dute, kutsatuz. Festak amaitutakoan ibai bazterrak garbitzeko ardura hartuko dute gazteek.