Legazpi xake txapelketak inoizko partaidetzarik handiena izan du
Santikutz xake elkarteak antolatuta, 46 partaide izan ditu et abeste 28 partaide haurren mailan. Alain Prieto eta Aitor Bravo izan dira irabazleak.
Xakeak ere izan du lekua Legazpiko jaietan, eta Santikutz elkarteak antolatuta, Legazpi Torneoa jokatu zen asteburuan, inoiz izan duen partaidetzarik handienarekin, bai jokalarien aldetik bai kluben aldetik. Herriko klubeko jokalariez gain, Zumarraga-Urretxuko Goierri klubekoak, Azkoitia, Beasain, Donostia, Errenteria, Bergara,Villabona eta Lasartekoak, Abadino eta Getxokoak (Bizkaia) eta Altsasukoak (Nafarroa) ere baziren, guztira 46 partaide.
Suitzar erako txapelketa zen, eta bederatzi erronda jokatu ziren, bost minutu gehi 3 segundoko iraupenekoak, eta txapelduna Alain Prieto izan zen. Zuhaitz Gimenez izan zen bigarrena, eta Alex Larrañaga hirugarrena; azken bi jokalari hauek Gros Xake Taldekoak dira. Laugarrena eta herriko lehena Markel Vesga izan zen.
Haurrentzako txapelketa ere egin zen, 14 urtetik beherakoentzat, eta horretan 28 jokalari aritu ziren, Eibar, Azkoitia eta Goierri klubetakoak eta Elorrio eta Abadiñokoak (Bizkaia). Txapelketa honetan zazpi erronda jokatu ziren, eta amaieran Abadiñoko Zuri Balztza klubeko Aitor Bravok irabazi zuen. Bigarrena Julen Koratty izan zen, eta hirugarren postuan Erlantz Sanchez sailkatu zen.