Enarak taldea eta Larraizko 1971ko kontzertua oroimenean
Ordiziarrock Ekintzak taldeak eta Bira Produkzioek "artefaktu sailkaezintzat" izendatu duten kontzertu bat antolatu dute maiatzaren 21erako. Amorantek, eta Rudiger eta Liher taldeek joko dute. "Lasai, Akelarrerarik ez dago egongo".
Antonio Lopez, Meltxor Maritxalar, Jon Iturrioz eta Josetxo Iñurrieta gazteek 1967an osatu zuten Enarak taldea eta 1971ko uztailaren 31n Larraitzen izan zen kontzertua gogoan, “artefaktu sailkaezintzat” izendatu duten kontzertu bat antolatu dute maiatzaren 21erako Ordiziarrock Ekintzak taldeak eta Bira Produkzioek. Amorante bakarlaria, eta Rudiger eta Liher taldea gonbidatu dituzte emanaldira. 18:00etan hasiko da, musutruk. Sare sozialen bidez iragarri dute jaialdia.
Apaiztegian elkar ezagutu, eta han bertan sortutakoa taldea da Enarak. Hiru kantuz osaturiko EP bat grabatu zuten 1969an: Solferinoko itsua abesti herrikoiaren bertsio bat, Ama (Piarres Lafitteren bertsoekin) eta taldeak berak sortutako Bañan ez. Lehen bi kantuak Kantu Nostalgikoak I bilduman argitaratu zituen Elkar diskoetxeak.
Maiatzaren 21eko kontzerturako Amorantek Solferinoko itsua abestiaren bertsio bat joko du, Rudigerren Bañan ez abestiarena eta Liher-ek Ama kantuarena. “Lasai, Akelarrerik ez da egongo”, nabarmendu dute.