Legazpiko finala larunbatean izango da, eta Errenteriakoa igandean. Sustraiak dantza taldeak eta Ereintza elkarteak antolatu dituzte. Guztira 64 dantzari aritu dira lehian.
Eskola-komunitateari begira sortutako proiektua da eta webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza sustatzea eta eduki digitalak euskaraz sortzea ditu helburu sariak
Oianguko Naldaiz-Etxeberria bikoteak 22 urtez azpiko pala motzeko finala galdu du. Lapkeko Ibarluzeak eta Irribarriak eskuz banakako finalak irabazi dituzte.
Iazko epe berdinarekin alderatuta, %33ko murrizketa izan da. Datozen hilabeteetan kontratu berriak egiteko aukerak daudela esan du Beasaingo tren konpainiak.
Nesken sailkapenean, lehenengo postua lortu du Txindoki Atletismo Taldeak, Gipuzkoako eskolarteko eta kluben arteko infantilen atletismo txapelketan, Altamiran.
Atzo Mirandaolan ospatutako erromeriarekin eta buruhandi eta erraldoien kalejirarekin agurtu dira aurtengo festak.
Ïu Net kataluniarrak eta Naiara Irigoien burlatarrak irabazi dute Txindokiko Kilometro Bertikala, igoeraren errekor berria jarriz. 240 korrikalari ziren izena emandakoak, baina 148 izan dira lasterketan parte hartu dutenak, horietatik 47 emakume. Bideoa, albiste barruan.
Gazte talde bat antolakuntza lana bere gain hartzeko prest agertu da eta, beraz, gauzak okertzen ez badira, datozen urteetan ere antolatuko da
Herrian gastatzeko 50 euroko erosketa txartela irabazi du. Orain maiatzeko lehiaketa dago martxan.
Beasaingo EH Bilduk udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda eta proiektuaren nondik norakoak aurkeztu ditu jendaurrean. "Beasainek behar duen aldaketa martxan" dela nabarmendu du Hasier Agirre Elkoroberezibar Beasaingo EH Bilduren alkategaiak.
Eric Galvez alkategaiak Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak lagunduta egin du aurkezpena.
Ordiziarrock Ekintzak taldeak eta Bira Produkzioek "artefaktu sailkaezintzat" izendatu duten kontzertu bat antolatu dute maiatzaren 21erako. Amorantek, eta Rudiger eta Liher taldeek joko dute. "Lasai, Akelarrerarik ez dago egongo".