Goierritarrak GRABNIko finaletan
Oianguko Naldaiz-Etxeberria bikoteak 22 urtez azpiko pala motzeko finala galdu du. Lapkeko Ibarluzeak eta Irribarriak eskuz banakako finalak irabazi dituzte.
GRABNI Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Iparralde, Nafarroa eta Errioxaren arteko pilota txapelketa amaitu da. Asteburuan izan dira finalak. Eskuz, Lapke taldeko Ibarluzeak jubenilen eskuz banakako finala irabazi du, 22 eta 8, nafarren aurka. Iker Garcia idiazabaldarrak ere txapela jantzi du maila berean, baina binakakoan, Ohian Etxeberria oiartzuarrarekin batera. 22 eta 21 menderatu zuten nafarroako bikotea.
22 urtez azpikoen artean, eskuz eta buruz buru, Ekhi Irribarria Lapkeko ordezkariak 22 eta 18 irabazi zuen finala, Bizkaiaren aurka.
Pala modalitatean, Oiangu pilota elkarteko Naldaiz-Etxeberria goierritarrek jokatu dute 22 urtez azpiko pala motzeko finala, Gipuzkoa ordezkatuz. Txapeldunorde geratu dira nafarren aurka 40-33 galdu baitute finala.