San Isidro eguneko bazkari jendetsua atzo, Zerainen
Udaberriko 6. kulturaldiari ekin diote dagoeneko Zerainen. Pasa den astean hasita hainbat ekintza burutu dituzte dagoeneko. Tartean, atzo egin zuten San Isidro eguneko ohiko bazkari herrikoia. Herritar ugari bildu ziren plazan, giro ederrean.
Ostiralean, haurrentzako buruhandi ikastaroaren ondoren, patata tortilla lehiaketa jokatu zen pilotalekuan. Guztira 13 taldek hartu zuten parte eta horrela gelditu zen azkenean, sailkapena: Arantzazu, Aloña, Eliana eta Oroitz izan ziren irabazleak, Patxi eta Amaiak eta Eki, Haitz, Mikel eta Unaik jarraituta.
Etzi, Joseba Sarrionandiaren Munduari bira eman zion ontzia liburuaren inguruko solasaldia izango da 19:00etan kultur etxean, eta Los tiempos cambian emanaldi solidarioa 19:00etan, ostiralean.