Izadi Zaleak elkarteak beste bi mendi irteera antolatu ditu
Toloñora joango dira igande honetan, eta hurrengoan, Alegiako Egurre rokodromora haurrekin. Astearteetan eta ostegunean eman behar da izena, elkartean bertan.
Izadi Zaleak elkarteak Berganzo-Toloño-Bastida irteera egingo du igandean, hilak 14, 07:30an elkarte paretik aterata. Ibilbide hau 14 kilometrokoa da, eta 800 metroko igoera du. Amaieran, bazkaria eging o dute mendizaleek, Olmaza upategian.
Hurrengo iganderako ere, hilak 23rako, prestatu dute beste irteera bat, honako hau haurrei zuzenduta. Alegiko Egurre rokodromora joango dira, egun pasa. Trenez izango da irteera, eta 08:40ekoa hartuko dute.
Bi irteeretarako izena eman behar da, astearte eta ostegunetan elkartean bertan, 18:30etik 19:30era, edo
Whatsappez 688 845 946 zenbakira mezua bidalita. Haurren irteerarako plazak mugatuak dira, eta hilaren 15ean itxiko da epea.