Liztor beltzaren aurkako herri ekimenarekin 2.024 erregina harrapatu dituzte
Ekimenean erabilitako tranpa motak, kopurua, kokapena eta likido erakarlea dokumentatu dituzte, berrizko ere.
Liztor beltzaren edo asiatikoaren (Vespa velutina) inbasioaren aurka zerbait eginez gero emaitzak lor daitezkeela erakutsi du Gabiriako herri ekimen batek. Otsailaren bukaeran herriko zenbait erlezainek deialdia egin zieten herritarrei, erreginak harrapatzeko tranpak jartzeko.
Emaitzak lehengo astean jakinarazi zituzten, herrian. Proposamenari hemeretzi herritarrek erantzun diote, eta liztor beltzaren erreginentzat –ondoren liztorrak sortzen dituztenak– tranpak jarri zituzten. Denera, 2.024 erregina harrapatu dituzte.
Horiek habiak egitea eta milaka liztor sortzea eragotzi da, erlauntzetan eta fruta-arboletan «txikizioa» eragingo zuketenak. Ekimenean erabilitako tranpa motak, kopurua, kokapena eta likido erakarlea dokumentatu dituzte, berrizko ere.