AZKEN ORDUKOA. Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikalaren ibilbidean aldaketa
Eguraldia euritsua eta biharko iragarpenak aintzat hartuta erabaki dute antolatzaileek ibilbidea aldatzea. Azkenean ibilbidea 4,2 kilometrokoa izango da eta 756 metroko desnibela izango du. Proba osoa kronometratua izango da, Zegamako plazatik irteten denetik Itzubiagako txabolaraino, bertan amaituko baita Kilometro Bertikala.
IX. Zegama Aizkorri Kilometro Bertikala bihar, ostirala, jokatuko da baina ibilbidean aldaketak izango ditu, egiten ari den eguraldiaren ondorioz eta parte-hartzaileen eta boluntarioen segurtasuna lehenesteko helburuarekin. 2018an ere erabaki bera hartu zuten antolatzaileek.
Azkenean ibilbidea 4,2 kilometrokoa izango da eta 756 metroko desnibela izango du. Proba osoa kronometratua izango da, Zegamako plazatik irteten denetik Itzubiagako txabolaraino, bertan amaituko baita Kilometro Bertikala.
Atletak taldeka aterako dira hiru minutuero. Lehenengo irteera 16: 00etan izango da.
Segurtasun-arrazoiak direla eta, itzulera ez da igoera-trazadura beraren bidez egingo; aitzitik, ibilbide berri bat markatuta egongo da, bidegurutze guztietan probako boluntarioekin.
Sari banaketa ekitaldia 19:30etara aurreratuko da.