Gipuzkoako Urak Ur Partzuergoaren arabera, ura izango da urtegietan urtearen amaierara arte, euri gutxi egiten badu ere. Beharrezkoa denean, urtegi batetik bestera ura igorri daiteke
Eguraldia euritsua eta biharko iragarpenak aintzat hartuta erabaki dute antolatzaileek ibilbidea aldatzea. Azkenean ibilbidea 4,2 kilometrokoa izango da eta 756 metroko desnibela izango du. Proba osoa kronometratua izango da, Zegamako plazatik irteten denetik Itzubiagako txabolaraino, bertan amaituko baita Kilometro Bertikala.
«Herrigintza udaletik egiteko ardura hartu duten herritarrak» direla aurreratu dute, «idiazabaldarrak ordezkatuz» lan egingo dutenak.
Azken bi legealdietan zinegotzi izan den Alberto Bezunartea da berriz ere zerrendaburua.
Maratoiaren atariko moduan hasi zen Kilometro Bertikala, baina urtez urte sendotzen ari da. Iñigo Uribeetxeberria legazpiarrak, Garazi Golmaio zaldibiarrak, Alvaro Ramos zegamarrak eta Edurne Arakistain legorretarrak dituzten sentsazioen berri eman dute. Dortsalak ere kontsulta daitezken albiste barruan.
Zegama-Aizkorri mendi maratoian 538 lagunek parte hartuko dute aurten: 461 gizonezkok eta 77 emakumezkok. Lehian ariko direnen artean Euskal Herrikoak dira 216 korrikalari; horietatik 40 dira goierritarrak, tartean bi emakumezko. Albiste barruan dituzue dortsal guztiak ikusgai.
Lesio batetik erabat osatu ezinik, baina denboraldi txukuna eginez iritsiko da Ainhoa Sanz (Urretxu, 1989) Zegamara. «Sorpresa bat izaten ari da aurtengo denboraldia. Nire mugen barruan, ahal dudana egiten ari naiz aurten». Hirugarrenez parte hartuko du Kilometro Bertikalean. 2019an irabazi egin zuen. Ekainean Austrian jokatuko den Munduko Txapelketan lehiatzeko aukera dauka. «Hautatzailearen eskua dago joan ala ez».
K1 arte martzialean profesional mailan lehiatzen da Aitor Perez ‘Guda’ (Beasain 1989). Euskadiko gerrikoagatik borrokatuko da Iker Kortarekin, etzi, Dulantziko (Araba) kiroldegian, 18:00etan.
Igande arratsaldean bertan maratoiaren laburpen bideo bat sareratuko du. 2022ko bideoak 59.000 ikustaldi ditu.
Idiazabalgo Udalak 316.000 euroko diru laguntza jaso du Europako 'Next Generation' diru funtsetik. Herriko argiteria sistema aldatzeko erabiliko da zati bat. Zelaa kiroldegian eguzki plakak jarriko dituzte.
Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak ‘Ez dok ero desentxufatua’ antzezlana eskainaiko dute bihar 20:00etan, Latxartegin. Antzerkiaz gozatzeko eta barre egiteko aukera paregabea da.