Garapen jasangarrirako konpromisoak hartuz
Beasaingo ikastetxeetako gaztetxoek ikasturte honetan, Garapen Jasangarriko Helburu berri (GJH) bat landu dute, zazpigarrena, Energia, bizitzaren motorra. Energiaren gaia hainbat ikuspuntu ezberdinetatik jorratu dute: energia kontsumoak, energia berriztagarriak, pobrezia energetikoa, klima aldaketa… Gaia aztertu eta ondorioak atera ondoren, udal audientzian ingurugiroaren alde egiteko, helburuak eta ekimenak jarri dituzte mahaigainean.