Garciak ‘Brunet’ bildumari buruzko hitzaldia egingo du bihar Zumalakarregin
XIX. mendeko Brunet bilduma. Argitaratu gabeko bailarako argazkirik zaharrenak izenburupean erakusketa ireki zuten martxoan Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan. Goierri eskualdea ezagutzeko «beste modu bat» dela aurreratu dute antolatzaileek, «Goierriko herrien irudi ezezagunak eta gaur egun desagertuta daudenak» ezagutzeko aukera ematen baitute ikusgai jarritako irudiek.
Erakusketaren harira, Lemniskata zientzia elkarteko Martin Garciak bildumari buruzko hitzaldia eskainiko du bihar arratsaldean, 18:30ean Zumalakarregi museoan.
Bilduma aztertzeko aukera
Aipatutako erakusketan Jose Maria Brunet Berminghamek (Donostia, 1836-1891) 1860 eta 1890 urte bitartean egindako argazkiak bildu dituzte. Martin Garciak, erakusketa honen komisarioa izateaz gain, Brunet bilduma sakon ikertu du. Gaur arratsaldeko solasaldian bildumari buruzko azterketa egiteaz gain, erakusketan ez dauden beste argazki batzuk ere erakutsiko ditu.
Aldez aurretik izena eman daiteke 943 88 99 00 telefonoan edo mzulakarregi@gipuzkoa.eus-en. Erakusketa ekainaren 4ra arte egongo da zabalik.