Elkarrekin Zumarragak hautagai zerrenda eta programa aurkeztu ditu
Elkarrekin Zumarragak udal hauteskundeetako hautagai zerrenda eta programa aurkeztu ditu. Zerrendako lehenak arlo sozialean “oso aktiboak” diren emakumeak dira. Zumarraga bidezkoago, sozialago eta feministago baten alde ilusioz lan egingo dutela esan dute.
Zerrena Ines Benitez Lozano, Oroitz Agirre, Naiara Cabrera Jareño, Francisco Javier Magro Diaz, Alberto La Rosa Viedma, Begoña Lourdes Castro Gonzalez, Iker Cabrera Jareño, Avelina Basante Sernandez, Jose Antonio Cuñado Mateos, Maria Jesus Gomez Zapatero, Jokin Cruz Hidalgo, Maite Berradre Zabalza eta Unai Orbegozo Uribesalgok osatzen dute.
Programak hiru atal ditu: herri bidezko eta sozialagoa, herri berde eta jasangarria eta herri solidario eta feminista.
Herri bidezko eta sozialagoa:
-Zerbitzu publikoen kudeaketa zuzena defendatuko dute, kalitate hobeagoko zerbitzuak lortzeko, irabaziak herrian inbertitzeko eta langileen lan baldintzak hobetzeko.
-Pertsonak eta beraien beharrak politika publikoen erdigunean jarriko dituzte.
-Alokairuzko etxebizitzen eskaintza handituko dute.
-Enplegu duina sortu eta bultzatuko dute, batez ere gazteen eta emakumeen artean.
-Etxez etxeko laguntza zerbitzua hobetuko dute, enpresa publiko bat sortuz.
-Zerga politika birbanatzailea ezarriko dute.
-Auzo elkarteen sorrera bultzatuko dute.
-Gazteen emantzipazioa bultzatzeko bulegoa irekiko dute.
Herri berdi eta jasangarria:
-Espazio berdeak sortuko dituzte aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko.
-Ekonomia zirkularraren eta bertako produktuen kontsumoaren alde egingo dute.
-Energia kooperatibak sustatuko dituzte (Goiener).
-Gure bizilekuetatik gertu dauden biodibertsitate espazioak sortu eta berreskuratuko dituzte.
-Hirigintza jasangarria sustatuko dute.
-Zaborren tasan aldaketak egingo dituzte, gehien birziklatzen dutenek gutxiago ordain dezaten.
Herri solidario eta feminista:
-Politika guztiak feminismotik egingo dira.
-Herria eraso matxistarik gabeko gunea izan arte lan egiten jarraituko dute.
-Osasun zentro eta egoitza publikoak defendatuko dituzte eta zaintzaileen eta osasun arloko langileen lana behar bezala aitortzeko lan egingo dute.
-Aniztasuna aintzat hartuko dute.
-Etorkinen eskubideak defendatuko dituzte. Bereziki, zaintzaileenak.